Bortuko Garralda - ahuntz-kupula.
Bortuko Garralda - ahuntz-kupula.

Bortuko Garralda - ahuntz-kupula.

4,10 €
BEZ barne

Ahuntz kupula (150 g). Idoki eta bio. Mendian egina.

Kupula hau ahuntz esne oso eta gordinezkoa da. Eskuz moldekatu eta egur-ikatz hautsez inguratu ondotik, hiru astez ontzen uzten da. Gasna hau aldiberean gozoa eta idorra da, eta aise kontserbatzen da. Oliba-olio zurrusta ttipi batekin, ahotik ezin kendua.

Ekainaren 6an, gure ahuntzekin, Beraskoaineko bortura joan ginen. Orain, gure hartzigarri laktikoak mendian eginak dira, egunean bi aldiz eskuz deitzi esnez, eta esne horrek ahuntzek bidean atzeman duten bazkaren gustua du: gehienbat ahabia, txilarra, otea (bai, egia!!) etab.

Beraz, mendiko gasna horietan, hain segur, gustu berriak atzemanen dituzu. Plazer handiz proposatzen dizkizugu! 

Product Details

100 Produktuak

Produktu hau erosi duten bezeroek hauxe erosi dute ere: