Bortuko Patin - ahuntz-gasna luzea,...

Bortuko Patin - ahuntz-gasna luzea, ikatzez estalia.

4,10 €
BEZ barne

Ahuntz gasna luzea, ikatzez estalia (150 g). Idoki eta bio. Mendian egina.

Ahuntz esne osozkoa gasna luze hau egur-ikatzez estalia da, eta 3 astez ontzen utzia. Krematsua da eta nortasun handia du. Hola-hola jateko bikaina izanik ere, kozinatzeko ere ezin hobea da (ahuntz gasna berozko entsalada, pizza, tarta...)

Ekainaren 6an, gure ahuntzekin, Beraskoaineko bortura joan ginen. Orain, gure hartzigarri laktikoak mendian eginak dira, egunean bi aldiz eskuz deitzi esnez, eta esne horrek ahuntzek bidean atzeman duten bazkaren gustua du: gehienbat ahabia, txilarra, otea (bai, egia!!) etab. 

Beraz, mendiko gasna horietan, hain segur, gustu berriak atzemanen dituzu. Plazer handiz proposatzen dizkizugu! 

Product Details

168 Produktuak

Produktu hau erosi duten bezeroek hauxe erosi dute ere: