Ondoko banaketa 2025/02/14 ostiralarekin | Zure manaketa pasatu 2025/02/12 asteazken gauerdi aintzin.
Etxaldeko produktuak horiek etxean eskura ditzakezu
Xixtroak, ibilmoldea
Xixtroak kolektiboak Hazparneko eta inguruetako hogei bat etxalde biltzen ditu.
Laborari gisa, lurra pasio handiz lantzen dugu eta segur eta fida gara gure lurraldearen geroa laborantza herrikoi eta iraunkorrean oinarrituko dela.
Etxaldeko ekoizle gisa, gure ekoizpena hastetik buru kontrolatzen dugu, gure produktuak guhaurk ekoizten, transformatzen eta saltzen baititugu !

Merkatuan bezala, ekoizkinak etxaldeen gunean zuzenean hautatzen ahal dituzu.

Produktuak aste guziez manatzen ahal dituzu, asteazken arratseko gauerdi aitzin .

Ekoizkinak ostiralean eskuratuko dituzu, etxean edo gure banaketa guneetako batean.
Gure etxaldeetako ekoizkin guziak, zuzenean zure etxera edo banaketa gune batera
Etxeetarako banaketa
Produktuak zuzenean etxean eskura ditzakezu, ostiralez, eremu zabal batean, Landesetako hegoaldea, Lapurdi eta Baxenabarreko zati bat barne.
Banaketa-guneak
Xixtroak kolektiboak 20 banaketa-gune baino gehiago ditu, Hazparne inguruetan eta Lapurdin! Eskaera etxetik hurbil eskuratzen ahal duzu, ostiralez, gure partaideetako baten gunean.