Du producteur au consommateur

DES PRODUITS ISSUS
DE NOS FERMES

Etxaldeko saskiak libreki eta engaiamendurik gabe manatzen ahal dituzu, xixtroak.com gunean.

Xixtroak kolektiboak hogei bat etxalde biltzen ditu. 2016tik, webgunean hainbat produktu proposatzen ditu, etxaldekoak, sasoikoak, IDOKI eta Bio, zuzeneko salmentan. Xixtroak kolektiboaren baloreak gardentasuna, produktuen kalitatea, kanpoko hazkuntza, eta Emazteak, Gizonak, Animaliak, Bizidunak eta gure Lurraldea errespetatzen dituen laborantzaren herrikoiaren aldeko engaiamendua dira.

Laborari gisa, lurra pasio handiz lantzen dugu eta segur eta fida gara gure lurraldearen geroa laborantza herrikoian oinarrituko dela. Etxaldeko ekoizle gisa, gure ekoizpena hastetik buru kontrolatzen dugu, gure produktuak guhaurk ekoizten, transformatzen eta saltzen baitituguĀ !

Xixtroak kolektiboaren sortzea
etxalde baino gehiago
astean
saski baino gehiago

Garaian, xixtroak astoek saihetsetan eramaten zituzten bi saskiak ziren. Laborariek ekoizkinen garraiatzeko eta Hazparneko merkatuan saltzeko baliatzen zituzten. Gure kolektiboa hurbileko egin-molde herrikoi horrekin abiatu zen. Izpiritua bera da, tresnak dira doi bat aldatu diren bakarrak.

Xixtroak kolektiboaren xedea laborari engaiatuen eta bizi diren lurraldearen kontzientzia duten biztanleen artean lotura azkarren sortzea da. Proiektuan parte hartuz, etxaldeko ekoizkinen banaketaren alde eta Iparraldeko laborantza herrikoi biologiko eta arduratsuaren alde egiten duzuĀ !

Heldu diren eskaintzen eta ekoizkinen berri ukateko, izena eman