Your cart
Ez da produkturik zure saskian
Karratu hau ahuntz esne oso eta gordinezkoa da. Gozoa eta krematsua da, eta egur-ikatzez doi bat estalia da.
Ekainaren 6an, gure ahuntzekin, Beraskoaineko bortura joan ginen. Orain, gure hartzigarri laktikoak mendian eginak dira, egunean bi aldiz eskuz deitzi esnez, eta esne horrek ahuntzek bidean atzeman duten bazkaren gustua du: gehienbat ahabia, txilarra, otea (bai, egia!!) etab. Beraz, mendiko gasna horietan, hain segur, gustu berriak atzemanen dituzu. Plazer handiz proposatzen dizkizugu!