Galdera erantzunak
Gutieneko eskaerarik ba ote da ?
Bai, manatzeko gutieneko zenbatekoa 15€-koa da.
Ekoizkinak nonahi eskuratzen ahal ote ditut ?
Xixtroak kolektiboak bi banaketa-molde proposatzen ditu: banaketa-guneetara edo etxera (8€-ko gehigarriaren truke, edo 100€-tik goiti kitorik). Banaketa-guneak Hazparne inguruan eta Lapurdin daude.
Etxerako banaketa eremu zabal batean egiten da, Landesetako hegoaldea, Lapurdi eta Baxenabarreko zati bat barne. Etxera banatzen dugun herrien zerrenda “garraioa & banaketa guneak” orrian duzu.
Zer ekoizkin mota atzeman dezaket Xixtroak gunean ?
Xixtroak gunean proposatzen ditugun produktu guziak etxalde kideetatik zuzenean heldu dira. Hots, laborari bakoitzak bere produktuak ekoizten, transformatzen eta zuzenean saltzen ditu. Xixtroak produktu guziak IDOKI eta/edo Bio dira. Beraz, ekoizkinen jatorriari eta kalitateari buruzko gardentasuna bermatua duzu. Etxaldeko hainbat eta hainbat ekoizkin atzemanen dituzu: fruitu eta barazkiak, haragia, gasna (behi, ahuntz, ardi), esnekiak (esnegaina, gurina, esnea, jogurta), hegaztikiak, arroltzeak, erreximentak, tisanak, arnoak, zukuak, garagarnoak, eztiak etab.
Manatzean huts bat egin dut (ekoizkinetan edo banaketa gunean), zer egin ?
Arazo bat gertatzen bazaizu, Xixtroak kolektiboko langilea zuzenean dei dezakezu, 07 38 99 88 78 zenbakira edo helbide honetara idatziz : xixtroak@gmail.com.