Pirenaika arrazako 160 ahuntz hazten ditugu laborantza biologikoan. Gure ahuntz tropa egunero kanpora ateratzen da (salbu aro txarra delarik). Negua pasata, ahuntzek erditzen dute, eta pittikak amekin atxikitzen ditugu 2 hilabetez gutti gora behera. Horrela, Pazkotik aitzina pittika haragia proposatzen dugu salmentarako. Ondotik, apiriletik azaroa arte ahuntzak deizten ditugu goiz eta arrats eta etxean berean gasna fresko laktikoak ekoizten : freskoak, guriak, idorrak, eta beste... Gustu guziendako bada!