Bortuko Ixuri - ahuntz-lauza.
Bortuko Ixuri - ahuntz-lauza.

Bortuko Ixuri - ahuntz-lauza.

5,40 €
BEZ barne

Ahuntz lauza (220 g). Idoki eta bio. Mendian egina.

Lauza hau ahuntz esne oso eta gordinezkoa da. Gasna hau zaliz moldatu ondotik, bi astez ontzen uzten da. Zinez gozoa bilakatzen da, samur-samurra. Ogi txigortu xerra batean hedaturik bikaina da.

Ekainaren 6an, gure ahuntzekin, Beraskoaineko bortura joan ginen. Orain, gure hartzigarri laktikoak mendian eginak dira, egunean bi aldiz eskuz deitzi esnez, eta esne horrek ahuntzek bidean atzeman duten bazkaren gustua du: gehienbat ahabia, txilarra, otea (bai, egia!!) etab. Beraz, mendiko gasna horietan, hain segur, gustu berriak atzemanen dituzu. Plazer handiz proposatzen dizkizugu! 

Product Details

60 Produktuak

Produktu hau erosi duten bezeroek hauxe erosi dute ere: