Kintoa zerriki saskia (+/- 5 kg) JX.

Kintoa zerriki saskia (+/- 5 kg) JX.

Azken produktuak dira
93,00 €
BEZ barne

Zerriki fresko saskia, Kintoa JDB eta Idoki.

Kintoa zerrikia gustu handikoa eta gizeneztatua da.

Saski bat honela osatua da : 800 g-ko erreki 1, 1,2 kg kostaleta (lepokoak eta bizkarrekoak), 1,5 kg lukainka, 1 kg odolki, 400 g saiheski.

Haragia ekoizleek berek zuzenean mozten, transformatzen, airerik gabe paketatzen eta saskietan ematen dute, etxaldean.

Errezeta proposamena : Kintoa zerri kostaleta errea pikilloekin.

Prestatzeko: 55 minutu Erretzeko: 30 minutu. Osagaiak 4 jenderentzat:  1,2 kilo euskal zerri kostaleta 300 g euskal zerri arteki fresko 100 g ekilore olio 80 g gurin 80 g pastanagre 80 g tipula 8 pikillo 8 txipiroi 200 g aratxe salda 400 g euskal piperrada 80 g arno zuri Ingeles ogi xehatua (irina, arroltzea, ogi xehatua)

1. urratsa: Hasteko, tipulak zuri eta piperradaz bete; pikilloak ere piperradaz bete.

2. urratsa: Euskal zerri artekiari kartilagoak artoski ken eta artekia fin motz. Labean idorraraz.

3. urratsa: Ondotik, usaina emateko barazkiak zuri eta motz.

4. urratsa: Atxikiko ez dituzun zatiak guriaraz eta euskal zerri kostaletak erretzeko plaka batean gorriaraz.

5. urratsa: Euskal zerri kostaletak labean errearaz, erregularki bustiz.

6. urratsa: Txipiroi beteak zartaginean pasa eta pikilloak gehi, eta dena labera sar.

7. urratsa: Txipiroi buruak eta tipulak motz, irinetan pasa eta frijitu.

8. urratsa: Prestatzen duzun bitartean, gatza eta biperbeltza ezar.

9. urratsa: Kostaletak atera eta plakako zuku erreak arno zuriz urtaraz. Aratxe salda gehi, lodiaraz eta irazi.

10. urratsa: Taula baten gainean ezar, etxeko itxura emateko (adibidez, txuleta baten gisan, partekatzeko), eta osagarriekin zerbitza.

11. urratsa: Goza!

Product Details

2 Produktuak
2018-02-26

Produktu hau erosi duten bezeroek hauxe erosi dute ere: