Esne-gain gordin hau esne gordin eta osoz egina da. Ontze-prozesuaren buruan, loditzen da eta zinez gustu ona hartzen du. Zure plater gaziei ezin hobeki nahasiko zaie, baita sagar crumble epel bati, adibidez. Etxaldeko esne-gain gordina ekoizkin bakana da. Emilie eta Abenttin Duboisen behiak Montbéliarde eta Jersiaise arrazetakoak dira. Arraza gogor horiek proteinaz aberats den esnea emateko fama dute.