1989an Jean Michel familiako etxaldean instalatu zen behi eta lapin hazkuntza batekin. 2003An Marie Pierre bere emaztea juntatu da proiektuari. 2010Ean etxe ekoizpenen kalitatea helburu, hainbat gauza aldatu ditugu : lapin hazkuntza gelditu, euskal xerriaren hazkuntza garatu, eta behi haragia xuxenki saldu.
Gure behiak, gorri arrazakoak dira, kanpoko bazkan haziak 7 hilabetez, eta etxean berean ekoizturiko arto ta belarrekin osatzen dugu elikadura. Gizentze garaian berriz, erosten dugun zerealek osatzen dute kabalen jana : garagar, ogi, luzerna, liho turtoa. Euskal zerriak kanpoan haziak dira , belar, zereal, ezkur ta gaztainei esker.
Guhaurek transformatzen dugu gure haragia.