Kintoa euskal zerri hau luzaz eta gisa estentsiboan
hazten da. Horri esker, haragi samurra eta gizeneztatua du. Erreki hau labean emeki erre behar da. Errezeta: Zerri errekia esnean, belar onekin: 2 tipula eta 5 baratxuri zizter zuri eta xerra meheka motz Zerri errekiari gatza eta biperbeltza bota. Fondazko eltze batean, olioa beroaraz. Kea ateratzen zaiolarik, errekia su bizian erre. Alde guziak ontsa gorritu eta, sua apal eta tipula gehi. Zenbait minutuz gorritzen utz. Gero, litro bat esne, erromania eta xarbota gehi, baita baratxuri zizterrak ere. Eltzea estal eta su ezti-eztian egosten utz, oren bat eta 1:20 orenen artean (pisuaren arabera). Errekia egosia eta samurra delarik, esnea ken eta haragia xerraka motz. Saltsa eltzean zuzenean xeha eta nahas, eta irazi. Behar den gatz eta biperra gehi eta pasta freskoekin jan."