HEGAZTI & ARROLTZE
Sabrina eta Julen Lohitzünen plantatuak dira eta etxaldeko Kriaxera ahate gizenak ekoizten dituzte. Kriaxera arrazako ahateekin lan egitea deliberatu dute, bertakoa baita eta, emeki handitzen denez, kanpoan hazteko zinez egokia baita. Laborari hauek kanpoko hazkuntza egun oroz defenditzen dute! Urineko herak zinez aise prestatzen dira: zartagin batean beroaraz eta entsaladan jan, uraza on batekin, intxaur batzuekin eta tipula karamelatuekin. Zartaginean erre lursagarrekin ere zoragarriak dira!