Your cart
Ez da produkturik zure saskian
Aratxe saiheski marinatu eta erreak erromaniarekin: Baratxuria zuri eta xeha. Plater batean, baratxuria oliba olioarekin nahas. 2 zitroinen azala arraspa eta jusa har. Marinadari zitroin azalak, erromania adar bat eta soja saltsa gehi. Aratxe saiheskiak platerean sar eta 30 minutuz marinatzen utz, lekuko tenperaturan. Bitarte horretan, saiheskiak noiztenka itzul, ontsa bustitzeko. Aratxe saiheskiak ikatz bizian edo zartaginean erre. Gorritzen eta egosten utz, 20 minutu inguru, noiztenka nahasiz. Saiheskiak plater handi batean zerbitza eta gainetik zitroin jusa eta erromania xehatua bota. Apio muselinarekin jaten ahal da, adibidez."