Your cart
Ez da produkturik zure saskian
Sabrina eta Julen Lohitzünen plantatuak dira eta etxaldeko Kriaxera ahate gizenak ekoizten dituzte. Kriaxera arrazako ahateekin lan egitea deliberatu dute, bertakoa baita eta, emeki handitzen denez, kanpoan hazteko zinez egokia baita. Laborari hauek kanpoko hazkuntza egun oroz defenditzen dute! Ahate izter hauek tenperatura apalean egosiak direnez, haragi samurra dute, eta gustu anitz. Urineko izterrak biziki aise prestatzen dira: labera doan plater batean ezar, aitzinetik 180°ra berotu labean sar eta zenbait minutuz gorritzen utz. Zartaginean erre lursagarrekin eta entsalada on batekin, ahotik ezin utziak! Zartaginean ere erre daitezke."