List of products by brand FERME ESNEKIAK

DUBOIS Emilie eta Andde
64240 LEKORNE

DUBOIS Emilie et Abenttin

Behi hazleak

ESNEKIAK ETXALDEA

64240 MENDIONDE

Emilie eta Abenttin semea elkarrekin instalatuak dira, 30 behiko troparekin : “Montbéliarde” eta “Jersiaise” arrazakoak.

Deitzitako esne guzia etxaldean berean transformatua da : gurin, jogurt, esne, gasna fresko, izozki.

2009az geroztik etxaldea laborantxa biologikoan da : Lurra, kabale eta ingurumenaren errespetua oinarri, pentze ta zereal kultura guziak tratamendu kimiko eta pozoinik gabe landuak dira. Kabalei dagokionez, arta guzia aromaterapiaren oinarrian egina da, olio esentzialekin. Behiak kanpoko bazkan haziak dira 9 hilabetez gau ta egunez. Neguan berriz, etxean ekoizturiko soro ta belarra jaten dute ; meteia, belar luzerna eta artoarekin batera.

Laborantza biologikoaz gain, etxaldea Idoki sormarkan engaiatua da ere bai. Horrela, kontsumitzaileak segurtamena du hastetik buru ( hazi, ekoiztu, transformatu eta saldu) laborariek berek kudeatzen dutela. Esnekiak etxaldeak beraz, urte guzian badu Idoki eta Bio mozkin fresko ta goxo frango proposatzeko : gurin, esnegain, gasna fresko, esne, jogurta, izozki eta haragi freskoa ere!

Ekoizlearen produktuak

Etxaldeko produktu guziak Idoki etiketa dute.