Your cart
Ez da produkturik zure saskian
"Errezeta: aratxeki erregosia olibekin: Erregosteko aratxekia puskatan motz. Fondazko eltze batean, olioa beroaraz. Aratxekia su bizian erre eta gorriaraz. Baratxuri zizter lehertuak gehi, azala utziz, baita xarbota eta erramua ere. Arno zuriz busti eta loditzen utz. Tomate kontzentratua, karratuz moztu tomateak eta hezurrik gabeko oliba beltzak gehi. Gatza eta biperbeltza bota, sua eztitu eta 1,5 orenez su ezti-eztian egos, noiztenka nahasiz. Haragia egosia eta samurra delarik, behar den gatza eta biperbeltza gehi eta bero-bero jan, lursagarrekin."