List of products by brand FERME BETI AINTZINA

Sabrina LARCABAL eta Julen PEREZ

Lanbarreko bidea

64 120 LOHITZUNE OIHERGI

Sabrina LARCABAL et Julen PEREZ

Ahate hazleak

BETI AINTZINA ETXALDEA

64120 LOHITZUNE

Lohizune Oihergiko herrian instalatuak gira laborari etxe ekoizle bezala, Kriaxera ahate hazkuntzan.

Hastapenetik Kriaxera arrazako ahateak hazi nahi izan ditugu, ahate mota horrek emeki doan garapen prozesua du, arras adaptatua kanpoko hazkuntzari.

Ahate ttipiak horien sortze biharamunean errezebitzen ditugu etxaldean. Ondotik haziak dira gure pentzetan 3 hilabete ta erdiz gutti gora behera. Kanpoko bazkaz gain, etxean berean ( edo lokalki) ekoizturiko zerealak jaten dituzte. Azkenik gure ahateak guhaurek galkatzen ditugu etxean berean ekoiztutako artoarekin ( pozoin ta tratamendu kimikorik gabe).

Gure etxeko mozkinen kalitateaz eta kabalen ongi izaiteaz arranguraturik, etxaldean berean trasformazio/hiltegi gela bat eraiki dugu, Europar legedien normen errespetuan.

Ekoizlearen produktuak