List of products by brand FERME LILIZAIN

Fanny DALLA BETTA

Morteia

64 120 MITIRINA

2017, Amikuzeko mendixken artetik, Lilizain etxaldea sortu zen, landare eta laborantzarekiko amodioz hazirik.

Landareek diote etxaldeari erritmoa emaiten. Morteiko lurretan, hazitik landarerat eskuz lan egiten dugu. Biltze basak ez dira Euskal Herrian baizik egiten. Landarea eta lurraldearen iraunkortasuna oinarritzat hartuz, Laborantza Biologikoaren araudia segituz lan egiten dugu.

Less

Fanny DALLA BETTA

Landare ekoizlea

LILIZAIN ETXALDEA

64120 MITHIRINA

2017an Xiberu ta Amikuze artean sortu den proiektua da. Landareentzat dudan maitasuna eta laborantxarentzat dutan pasionea iturri.

Hazitik landarera Morteia eta Gaztelû artean lantzen ditugu lurrak, eskuz eta zaldi trakzioaren laguntzarekin. Landare basen bilketa Euskal Herriko xoko desberdinetan egiten dugu, sasoi eta landareen zikloen errespetuan. Gure etxaldea laborantza biologikoan eremana da.

Hastapenetik biodinamia ere baliatzen dugu : zaintzen edo artatzen ditugu gure landareak beste landare nahasketa batzuekin. Landare jusak dinamizatzen ditugu, eta ondotik gure alorretan hedatzen.

Kobrezko alanbiko bati esker distilatzen ditugu gure landareak. Kilo bat landare freskorekin litro bat landare ur errekuperatzen dugu. Distilazio prozesu hori presio apalean egiten dugu landaren onura guziak atxikitzeko eta luzaroan kontserbatzeko.

Tisanen egiteko idortegia material sanoz osatua da. Ilunpean idortarazten ditugu bildutako landareak eta hezetasuna kentzen duen tresna batek xukatze prozesuan laguntzen du.

Ekoizlearen produktuak