Pastenagre basa lore ura (200 ml)
Pastenagre basa lore ura (200 ml)

Pastenagre basa lore ura (200 ml)

11,30 €
BEZ barne

Lilizain etxaldeko Fanny Della-Bettak ekoitzi pastenagre basa-lore ur biologikoa. Igorgailuarekin saldua.

Lore uren egiteko, loreak kobrezko destilagailu batean destilatzen dira, ur-lurruna presio apalean igorriz. 1 kg landare fresko destilaturekin gehienik litro bat lore ur lortzen da, osagai aktiboen kalitatearen bermatzeko eta gehiago atxiki ahal izateko. Osagai aktibo hidrodisolbagarri horiei esker, distilazio beraren bidez kausitu esentzia olioen propietate terapeutiko berak dituzte. Haatik, lore uren ekintza eztiagoa da, errazagoak dira baliatzen, eta eraginkorrak dira, baina gaindosirik eragiteko arriskurik ez dute. Gorputz barnerako ala kanporako baliatzen dira: edari bero eta hotzetan, lurrunduz, aho xafarratzeetan, oin bainuetan, bainuko urean, hola-hola ala nahasiz, lozio gisa, haurrentzat."

Product Details

5 Produktuak