Lilizain etxaldea
2017an sortu zen, Xiberoko mendien eta Amikuzeko muinoen artean,
landareenganako maitasunak eta laborantzaren zaletasunak bultzaturik"". Nola
prestatu: Sendagarrien eta edari azkargarrien edo lasaigarrien kausitzeko,
hostoen eta loreen prestatzeko molde aisitena infusioa da. Landare bat edo
landare nahasketa bat izan, dutea bezala prestatzen da eta bero ala hotz
edaten da. Tisana/infusioa: Landareak dute-ontzi batean ezar, irakitzen
hasten den ura gainera isur, estalkia berriz ezar eta 10 minutuz utz. Dekozioa:
Landareak kazola batean ezar, ur hotzez estal eta ura irakinaraz. 20 eta 30
minutu artean doi-doi irakiten utz, bolumena heren batez gutitu arte, guti
gorabehera. Dekozioa irazi eta edan. Posologia: Koilarakada handi 1, egunean
2 edo 3 aldiz, 21 egunez."