Your cart
Ez da produkturik zure saskian
Pikor hau ahuntz esne oso eta gordinezkoa da. Moldetik kendu berria da. Doi bat gazia, gozoa eta zinez freskoa da.
Xerra finetan presta daiteke, tomate xerra batzuen gainean, oliba olio zurrusta batekin, ñam! Ogi txigortu xerra batekin ere hola-hola jan daiteke, ala barazki tarta batean sartu.
Mainaren eta Mizelen ahuntzak Pirenaika arraza zinez gogorrekoak dira. Kanpoan bizi dira, Aiherra inguruan. Pirenaika ahuntzek mendiko eta ordokiko eremuen balioaren emendatzen eta babesten laguntzen dute, eta kalitatezko ekoizkinak ematen dituzte (gasnak eta pitikakia).