Arraza azkarreko oiloen arroltze biologikoak (Marrans eta Arco arrazetakoak). Oilo hauek zereal biologikoz bazkatzen dira gehienik (artoa, garagarra, ekilore turtoa, baba txikia...). Arroltzeak eskuz biltzen ditugu, eta fresko-fresko saltzen.Uste komunaren kontra, arroltzeak hobeki atxikitzen dira inguruko tenperaturan, hozkailutik kanpo. Jateko epemuga aholkatua errun eta 28 egunekoa da. Arroltzeen egoera: Fresko-freskoak errun eta 9 egun arte (edo paketatu eta 7 egun arte): tarte horretan, egosi gabe jan daitezke (maionesan, arroltzea kuskuan, txokolate moussean...) Freskoak, errun eta 28 egun arte: egosirik jan behar dira, frijiturik, arroltze moletan, gogor edo pastizetan. Oro har, zenbat eta hurbilago izan jateko muga, orduan eta gehiago egostea komeni da."