List of products by brand FERME LUMA

Bernadette PREBENDE

Ihingoa

64 120 GABAT

Bernadette et Pettan PREBENDE

Oilo hazleak

LUMA ETXALDEA

64120 GABADI

Laborantxa oinarri, 2013an ene proiektu pertsonala abiatzen dut Gabadiko Bidainia etxaldean, oilo errule eta urtxoekin. Gaur egun Pettan ene semea ere instalatzen da nirekin.

Idoki eta Laborantza Biologikoan hezten ditugu oilo erruleak. Gure tropa egunero kanpoko pentzetan da, eta bazka hortaz gain guhaurek xehatu ta nahasiriko zerealak jaten dituzte (arto, soja, meteia, mineralak) Arroltzeak egunero biltzen ditugu, inahala freskorik saltzeko.

Gure etxaldeko urtxoak Idokiko barne araudiek galdegin bezala, urtxotegi handitan heziak dira. Arto ta turtoa jaten dute. Urtxoak bikotean bizi dira, eta horien umeak hezten dituzte. Urtxoa arras ezagutua da bere haragiaren fineziarentzat. Kalitatezko mozkinak proposatzea, xuxenki saltzea ta kontsumitzaileekin harremanetan izaiteak gure laborari izateko gustua borobiltzen du.

Ekoizlearen produktuak