Your cart
Ez da produkturik zure saskian
Esneko bildotsa errapean soilik hazia da, sei aste inguruz. Bildotsak lehen egunetan amarekin egoten dira. Gero, amarekin jauzika joaten dira Aiherrako etxalde inguruko pentzeetara. Esneko bildots gibel-errai errezeta: Gibel-erraiak garbi eta kubo ttipitan pika. 5 minutuz gorriaraz, olioarekin, zartagin batean, su bizian. Baratxuria eta tipula zuri eta xerra meheka motz eta zartaginera bota. 5 min gehiago gorritzen utz. Arno zuria gehi eta 5 minutuz lurruntzen utz. Gatza, biperbeltza, tomateak eta belar onak gehi. Su eztian egos, 5 min ala gibel-erraiak samurrak izan arte.