List of products by brand FERME BIXARTEA

MINABERRY Corinne - SALABERRY Patrick 
64240 AIHERRA

MINABERRY Corinne - SALABERRY Patrick 

Ardi hazleak

BIXARTEA ETXALDEA

64240 AIHERRA

1996 urteaz geroztik familiako etxaldean instalatua naiz ardi hazkuntzan. 1999Tik goiti Ossau Irtay sormarkako ardi gasna idorra ekoizten dut etxean. 2013an Corinne nire bizilaguna instalatu da ere etxaldean

Bixartea etxaldean ardi buru gorriak hazten ditugu. Gure kabalek kanpoko bazka jaten dute urte guzian (4orenez bederen neguan, eta kasik egun osoa ta gaua udan), eta etxean guhaurek ekoizturiko soro ta belarra ere emaiten diegu. Zerealak berriz, biarnoan den laborari bati xuxenki erosten ditugu. Gure lanaren oinarrian kokatzen dugu etxaldeko mozkinen kalitatea. Zentzu hortan hastetik buru inahala autonomoak izaitea dugu xede.

Biarno zein Euskal Herrian ezagutua den AOP Ossau Iraty sormarkaren baitan ekoizten dugu gure ardi gasna. Esne gordinari esker fabrikatzen ditugu gasna idorrak. Ondotik etxeko gazitegian ontzen dira 3 eta 10/12 hilabete artean zurezko taula batzuen gainean. Ontze prozesuarentzat, gazitegiko higrometria eta tenperatura kontrolatzen ditugu. Erregularki gasnen itzultze, trenpatze ta karrakatze lanak egiten ditugu, gasnen bilakaera hurbiletik zainduz.

Azkenik, ardi esnearen parte bat esneki ta gasna freskoen ekoizteko baliatzen dugu :
- gasna fresko laktikoak (pikor gisakoak)
- jogurtak : naturalak ala zapore desberdinetakoak (zitroin, fruitu gorri)

- esne mamia ( 150gko ontzitan)
- gaztanbera : gaxurarekin eginiko gasna freskoa (aspaldiko etxalde mozkin bat, azken urteetan ahantzia izan dena).

Ekoizlearen produktuak