"Idi errekia (+/- 500g) JX.
"Idi errekia (+/- 500g) JX.

"Idi errekia (+/- 500g) JX.

Azken produktuak dira
13,90 €
BEZ barne

Idi errekia, Idoki. 500 g-ko puska, airerik gabe

paketatua. Akitaniako blonda arrazakoa

Idi errekia, Idoki, Akitaniako blonda

arrazakoa. Errezeta: Idi errekia gribiche saltsarekin: Labea 100°ra beroaraz.

Idi errekiaren alde guzietara gatza, biperbeltza eta oliba olioa bota. Zartagin

bat beroaraz. Zartagina bero-beroa delarik, oliba olioa ezar. Errekia alde

guzietan beroaraz eta gorriaraz. Ondotik, errekia labean sar eta 15 minutuz

utz. Haragia barnean guti egina izan behar da. Berotzean bota duen jusa atxiki

eta hozkailuan oren batez hozten utz. 3 arroltze ur irakinean 6 minutuz egos.

Ur hotz-hotzez bete ontzi batean sar eta azala ken. Arroltzeak erditik motz.

Koilaraz, gorringoak atera eta beste ontzi batean sar. Zuringoak atxiki.

Gorringoak dituen ontzian, mustarda eta ozpina gehi eta maionesa egin, 100 ml oliba olio eta 100 ml mahats-hazi olio emeki-emeki isuriz. Arroltze

zuringoak, tipulina, perrexila, perraitza, kaparrak, luzokertxoak eta tipulatxak

xerra meheka motz. Hori guzia maionesan sar. Ongi nahas, Gribiche saltsaren

sortzeko. Beharrez, gatza, biperbeltza eta zitroin jusa gehi. Haragiak berotzean

bota jusa gehi. Errekia hotza delarik, xerra fin-finetan motz!"

Product Details

1 Produktu

Produktu hau erosi duten bezeroek hauxe erosi dute ere: