Aratxe axoa euskal sukaldaritzako klasiko bat da. Oheta etxaldekoek beren ekoizkin onenak hautatu dituzte Axoa horren egiteko. Berotzea baizik ez duzu, irrisarekin edo pastekin jateko. Ahotik ezin utzia! Bizpahiru jenderentzat. Osagaiak: ganibetaz xerra meheetan moztu aratxekia*, tipulak*, biper-handi berdeak*, biper-handi gorriak*, arno zuria*, oliba olioa*, Ezpeletako biperra*, gatza, erramua*, xarbota*, perrexila*. *Laborantza biologikoko osagaiak.