List of products by brand FERME OHETA

Antton, Sylvie eta Jean Michel BRUST

64 780 ARROSA

Antton, Sylvie et Jean Michel BRUST

Behi hazleak

OHETA ETXALDEA

64780 ARROSA

Laborantxaz bizi nahi dute Sylvie eta Jean-Michel Brustek, etxaldeko ekoizpen eskaintza zabala proposatzen dute

Bederen hiru belaunaldi bizitu dira Oheta etxaldean.

Aitaren segida hartu dut 1987 urtean, behiak nahiago nituelakotz, behi esnadunak jarri ditut. 2004 urtean, gasna egitea deliberatu dugu Sylvierekin.

Montbeliarde arrazako behiak ditugu. Behiak urte osoan kanporat ateratzen ditugu alharatzerat. Belarraren idorrarazteko sistema jarriz geroz, arto enzilajea kendu dugu. Horren ordez luzerna egiten eta idorrarazten dugu. Idorraz gain, arto irina eta beteraba mamia erosten dugu tokiko laborari kooperatiban.

Esne gordinarekin egiten dugu behi gasna eta ahal bezain luzaz ontzen dugu gazitegian.

Aratxek behien esnea batzen dute. Etxeko belar eta bihi nahasketa bat ukaiten dute ondotik. Haragia guhaurk sukaldatzen dugu Anhauzeko Xuhito transformatze gela kolektiboan.

Behi esnadunak ttipitik maite dituenez, Antton semea gurekin instalatu da eta proiektu berria garatzen du etxaldean. Esnekiak eginen ditu : iaurtak, gasna xuria,...


2020etik laborantza biologikoan da etxaldea.

Ekoizlearen produktuak