Gure gasna biribilak gure gazitegian ontzen uzten ditugu, izai taula batzuen gainean, erregularki itzuliz eta garbituz. Azala berez sortzen zaie eta ontzeak zenbait hilabete iraun dezake, gasnaren pisuaren arabera. Gasna trinko hau gozoa eta usaintsua da. Gasna taularen gainean lekua aise atzemanen du, eta kozinatzeko ere balia daiteke.