Your cart
Ez da produkturik zure saskian
Kuiatxoak apiriletik ekainera tunel pean hazten dira, eta ondotik kanpoan, ekainetik urrira. Eskuz biltzen dira. Kuiatxoak mamia trinkoa du, gustu handikoa. Gisa anitzera presta daiteke: zartaginean errea, ratatouille saltsan, zopa gisa ala pure gisa. Gordinik ere jan daiteke, arraspaturik ala xerra meheka mozturik. Azala ez zaio kendu behar: pena litzateke azalak dakartzan mantenugai baliosen kentzea eta platerari ematen dion kolore berde ilunaren galtzea!