List of products by brand FERME D'UHALDIA

Bergizarteratze elkartea

UHALDIA ETXALDEA

64240 HAZPARNE

Uhaldia etxaldea elkarte bat da, zailtasun sozial ala ekonomikoak dituzten emazte gizonei bergizarteratze proiektu edo laguntza bat lantzeko helburua duena.

Barazkien ekoizpena pertsona horien bergizarteratzeko baliabide bat bezala ulertzen dugu. Proiektuaren helburua da pertsona guzi horien laguntzea lanbide baten atxemaiteko. Etxaldean lan egitearen paraleloan segimendu sozial bat eskeinia zaie.

Formakuntza edota ikastaldi desberdinetan parte hartzen ahal dute, horien proiektu profesionala lantzeko. Gure etxaldea Hazparnen kokatua da, Julie Abbadieren burasoen lurretan. Julie laborari hazle alaba da, hezitzaile berezitua formakuntzaz eta gaur egun Uhaldia elkartearen zuzendaria.

Hastapenetik, laborantza biologikoan ekoizten ditugu gure barazkiak.

Ekoizlearen produktuak

Etxaldeko produktu guziak Idoki etiketa dute.