Your cart
Ez da produkturik zure saskian
Biper ezti hauek kanpoan ala tunel pean hazten dira, ekainetik azaro erdira, tratamendu kimikorik ez pestizidarik gabe. Omeletan ala piperradan ahotik ezin kenduak dira. Zartaginean oliba olioarekin erre eta hola-hola ere jan daitezke, gatz lodi miko batekin. Gordinik ere biziki onak dira, tomate entsaladan.