Salda aberats eta atsegingarria. Salda hazkurritsu honek udazkeneko barazkiak sublimatzen ditu (aza, kuia eta beste), eta sasoiko belar freskoen gustuak agerian ematen (xarbota eta erramua).
Hezur salda bereziki aberats da nutrizio-kalitatez: mineralak, bitaminak, aminoazidoak, kolagenoa eta proteinak ekartzen ditu.
Prestatzeko: salda berotzeko prest da. Hola-hola edan daiteke, ala irrisa, pastak, dilistak edo barazkiak gehitu. Mehatu ere daiteke, zopetan, su eztian egosi haragiekin edo usaiako beste errezetetan.