List of products by brand DOMAINE AMEZTIA

Gexan eta Enaut COSTERA

"Bikarienia"

64430 BAIGORRI

Ameztia, 17. mendeko Baxe Nafarroko etxaldea da, hazkuntza eta mahasti lanari esker, orain arte bizirik iraun duena.

2001. urtean, Jean Louis Costerak bere mahatsa arnotzen du lehen biziko aldikotz, Irulegi sormarkaren pean. 

2013.urtean, Gexan bere ilobak segida hartuko du, baita Enaut, anaia, 2 urte berantago.

Gaurregun, Ameztiak 8 hektaretan hedatzen da, eta mahastiaren gustua familian bizitzen eta partikatzen segitzen dute beti.

Less

Gexan eta Enaut COSTERA

Mahastizainak

AMEZTIA ETXALDEA

64430 BAIGORRI

Gexan eta Enaut bi anaiek, Jean Louis ottoren lekukoa hartu dute Ameztia etxaldeari segida segurtaraziz.

Etxalde baxe nafartar hau XVIIgarren mendetik bizi da, hazkuntza eta mahastigintzari esker. 2001ean Jean Louis Costera artzain-mahastizainak lehen aldikotz etxean arnotzen du AOC Irulegi sormarkaren baitan bere etxaldeko milesima. 2013an bere esperientziaren lekukoa transmititzen dio Gexan bere ilobari. Bi urte berantago instalatzen da ere Enaut, Gexanen anaia.

Gaur egun 8ha mahasti dira Ameztian, 3 lur eremu desberdinetan banatuak direnak. Partzela bakotxaren nortasuna arno desberdinen oinarrian da. Mahats mota desberdinak : Beltzarentzat, tannat da enblematikoena, baina atxemanen duzue ere bai axeria eta axeri handia. Arno xurietan berriz izkiriota ttipia eta izkiriota handia.

Eskuz egiten dira mahastiko lan guziak : abar mozte, kimu kentze, hesitze, hostokatze. Mahastien lilitzearen ondotik, tannat eta izkiriota handian lehen mahats biltze bat egiten da landarearen oreka sustatu eta beste mahats ondoen ontze sanoa segurtatzeko. Mahats biltzea bukatuta etxaldeko ardiek pentzeak entretenitzen dituzte negu guzian.

Urriko mahats biltzen ondotik, goxotasuna eta lasaitasuna dira balore nagusiak arnotze prozesua bururat eremaiteko.

Ekoizlearen produktuak