List of products by brand NOUSTE EKILILI

Angous eta Gabadiko tokiko koperatiba ttipi batetan bilduak giren laborariak gira. Gure haziak etxaldetan ekoizten eta tinkatzen dugu.

Gure olian gehigarri eta disolbatzailerik gabeko eta berotu gabeko prezio bakar batetik ukandako olio garbia da. Heien gustu eta nutrizio kalitate hoberenak atxikitzen ditu. 

Less

NOUSTE EKILILI KOOPERATIBA

11 etxalde

GABADI

EUSKAL HERRI ETA BIARNO

Euskal Herri eta Biarnoko 11 etxaldek osaturiko kooperatiba da Nouste Ekilili. Etxalde guziak zereal ekoizle eta hazleak dira.

Nouste Ekilili izena, bi eskualden arteko elkarlanaren fruitua da :« Nouste » bearnesez “gure” delarik. 2006An hasi dira hainbat hazleen arteko gogoetak etxaldetan berean kabalen bazkatzeko proteinen ekoizteko. Kabalen elikaduran autonomia gehiago ukaitearen beharra senditu zen Amerika Latinatik etorritako soja turtoa eta JAOen inportazio sistema saihesteko besteak beste.

Geroztik garatu da proiektua, eta urtero 40 eta 45ha artean ekilili ereina da, eta 5 eta 10ha koltza. Horri esker, 40000L olio ekoizten du kooperatibak urtero. Hazitik oliora artekoko prozesua Gabadin (Donapaleu ondoan) eta Bastanes herrian (Nabarrenkoxe ondoan) egiten da.

Kooperatiba sortzean, landare olio bezala saldu dugu gure olioa (agro karburante bezala) Bizi Garbia sindikatuari eta Ziburuko portuko 2 arrantza itsasontziri (Itsasoa izeneko proiektu esperimentalari esker garatu zena).

2013az geroztik jende elikadurarako ekoizten dugu olioa. Kontsumitzaileei xuxenki eta profesionalei proposatzen duguna.

Ekoizten ditugun koltza eta ekilili olioak presione hotzean eginak dira (bihiaren gustu ta zapore osoa mantentzeko asmoz). Pentzetik transformaziora guhaurek kudeatzen dugu prozesua, haziak matatu eta olio garbia ateratuz. Industrialak ez bezala, ez dugu produktu kimikorik gehitzen gure olioei (azido,disolbatzaile ala beste).

Ekilili olioa hotzik ela errez balia daiteke sukaldean.

Koltza olioa (omega 3 eta 6az betea) hotzik baliatzen da. Izigarri ona saltsentzat, maionesa ala humusak egiteko besteak beste.

Ekoizlearen produktuak