List of products by brand FERME ALASTA

SABAROTS Eztitxu
654430 ALDUDE

SABAROTS Eztitxu

Fruitu ttipi ekoizlea

Alasta Etxaldea

64430 ALDUDE

Eztitxu Sabarots laborarixak 2005az geroztik fruitu ta fruitu ttipiak transformatzen ditu Alduden.

2005ean instalatu naiz ene aitatxi amatxien etxaldean. Fruitugintzan oinarritu dut nire proiektua, fruituak eta fruitu ttipiak lantzeko tratamendu kimikorik gabe. Fruitu guziak transformatzen ditut, azukre kanabera soilik gehituz ene errezetei. Fruitu barietate ugari ekoizten ditut nire pentzean : lekuko sagarrondoak, irasagarrak, aranondoak, mertxika, udare, piku, abrikotondo, intxaurrondo eta hurrondoak besteak beste. Horrez gain fruitu ttikiak ere landatu eta ekoizten ditut : martxuka gorri, andere mahats, martxuka, eta arrabarba. Nire fruituen kalitateaz arduraturik, denak onduta biltzen ditut eta nihaurek etxaldean transformatzen. Horrela eskeintza zabala proposatzen ahal dut: erreximenta, jelera, siropa, jusa, konpota, fruitu pasta.

Ekoizlearen produktuak