List of products by brand FERME ETXEXURIAKO BARATZEA

Fabien LABRUNE

Etxexuria

Amorotzeko bidea

64 120 BEHAUZE

Je me suis installé en 2018 à Béguios sur 2 ha. J'ai planté le verger à l'hiver 2018 sur 1,2 ha (il reste 0,8 ha de prairie)
J'ai planté des arbres fruitiers (pommes, poires, pêches, abricots, prunes et cerises) ainsi que des petits fruits (fraises, framboises, cassis, groseilles, mures et myrtilles). Et j'utilise des oies pour pâturer entre les arbres.
Je suis entrain de mettre en place un atelier secondaire pour faire des oeufs d'oies (à partir du printemps 2022) et des oies à rôtir (à partir de l'hiver 2022).
J'ai fait le choix d'être idoki et bio. 
Less

Fabien LABRUNE

Fruitu ekoizlea

ETXEXURIAKO BARATZEA

64120 BEHAUZE

Arbolgintzaz pasionatua, Fabien-ek 2018-an fruituondoak landatu ditu, zointan alhatzen diren... antzarak !

Fruitu ondoak 2018an landatuak izan dira 1.2hektararen gainean, laborantza biologikoan. Fruituondo mota desberdin anitz badira ( sagarrondo, udareondo, gereziondo, mertxikondo, aranondo, marrubiondo, martxuka-gorri ondo, kasis ondo, andere-mahatsondo, arbendolondo batzu, gaztainondo eta urrondo), ahalez tokiko eta rustikoak diren barietateak hautatzen ditut.

Horrez gain antzarak hazten ditut, fruitu ondoen inguruan den belarra jaten dute eta horien gorotzak lurra elikatzen du. Oraikoan hogei aintzara ditut, helburua litaike ehun bat bururen ukaitea.

Fruitu ondoen zaintze osoa eskuz egiten dut (moztea, belar kentzea), parasitoen kontrako tratamenduak landareekin eginak dira (asun, baratxuri, iratze..), noiztenka kobrea erabilia da.


Kimatzea gehiena neguan egiten dut lehen karroinak baino lehen eta udan “mozte berdea” egiten dut. Biodinamia ikasten dut piskanaka, ene baratzeko bioaniztasuna azkartzeko eta parasitoen erregulazio natural baten lortzeko.

Lilitzea arbendolondoekin hasten da otsailean. Biltzea udaberrian hasi eta udazkenean bukatzen. Bildutako fruituak saltzen ala transformatzen ditut.

Antzarak kanpoan haziak dira. Laku ttipi bat eta aterpe bat badute bainan ez dira sekulan barnean. Udaberrian erruten dute, otsail bukaera eta apiril bukaera artean, ugaltze zikloa delarik. Eme bakotxak 40 arroltze egiten ahal ditu.
Kanpoko bazkaz gain, inguruetan erosi zerealek (arto, gari, garagar) osatzen dute kabalen elikadura.

Ekoizlearen produktuak