List of products by brand FERME XEMIANIA

Ferme Xemiania

Jean Michel ETCHEGARAY

64 120 BEHAUZE

ETCHEGARAY Jean-Michel

Behi hazle eta zereal ekoizlea

XEMIANIA ETXALDEA

64120 BEHAUZE

Jean Michel Etchegaray Behauzeko Xemianian instalatua. “bazadaise” eta behi gorriak hazten ditu. Ogi irina ekoizten du pasten egiteko eta arto gorria irinean saltzeko.

2003an instalatu naiz familiako etxaldean behi hazkuntzan. Hastapenetik ahatseki ta behiki haragi freskoa komertzializatzen ditut.

Idoki labelarekin eta laborantza biologikoan ekoizten ditut nire mozkin guziak. 40Bat behi hazten ditut kanpoko bazkan, eta hoien elikadura etxean ekoizturiko zereal ta belarrekin osatzen dut. Neguan barrukuan badira ere, beste denboraldi guzia kanpoan pasatzen dute. Haragiaren maturazio luzeak mozkinaren zaporea eta kalitatea segurtatzen du. Xuxenki saltzeaz gain, Biozkaria laborari hazle kolektiboaren kide naiz duela 10 urte. Elkarrekin haragi biologikoa proposatzen dugu kantina eta kolektibitatei.

Ondoan ekoizten dituztan zerealak mota xaharrekoak dira. 2019Az geroztik Arto gorria irintzen dut etxean, eta ogi bihia irin eta pasten transformaziorako baliatzen. Urtez urte hazi selekzioa egiten dut eta berriz ereiten, ene etxaldearen autonomia segurtatzeko asmoz.

Ekoizlearen produktuak