List of products by brand FERME ITURRIETXEA

David BACHACOU

Oilo errule ta oilasko hazlea ; fruitugintza

ITURRIETXEA ETXALDEA

64120 BUNUZE

Bunuzen kokatua da gure etxaldea, Oztibarreko kantonamenduan (mundu zibilizatuaren erdigunean!: Garazi, Donapaule, Maule). 2015Ean instalatu gira, partekatuak ez ziren lur batzu alokatuz.

Zerotik partitu gira! Eta bai, 14,50 hektarerekin gure etxaldea sortu dugu. Hastapenean ez genuen ez bastimendurik, ez etxebizitzarik, ez materialik, ez oilo troparik ez eta hesirik.. Askatasuna!! ….kasik... Gaur egun gure etxaldean, 9ha oihan ta pentze ditugu , 0,5ha fruituondo, 1,50ha alor kanpo hazkuntzarako, 3,50ha zereal eta belar luzerna ekoizteko.

Horrela, oilaskoak hazten ditugu (320 oilasko 2 hilabete guziz), oilo erruleak (150 oilo bi aldiz urtean), fruituak ekoizten (sagar, aran, udare, andere mahats, mazusta, mertxika) eta landare tisanak. Etxaldeko mozkin guziak EHKO ziurtagiriarekin (bio, lokala, solidarioa) eta laborantza biologikoan ekoiztuak dira.

Xito kopuruaren erdia etxen sortzen da, nahasketa polita “marans, sussex eta gasconne” arrazen artean. 2021Etik geroztik, hiltegi bat eraiki dugu etxaldean berean, hastetik buru, oilaskoen haztetik hiltzerainoko prozesua kudeatzeko asmoz. Kanpoan heziak dira horien bizi guzian, gainerateko bazkaren herena guhaurek ekoizten dugu et gaineratekoa inguruko laborari etxe biologikoei erosten.

Gure etxaldea neurriz ttikia da baina proiektu ta ideiaz handia : espero dugu laster mozkin berri gehiagoren proposatzea..

Ekoizlearen produktuak