List of products by brand FERME XEDARRIA

Jean Paul et Jamattitt DUHALDE

Xedarria

64 240 AYHERRE

DUHALDE Jean Paul eta Janbattitt

Zerri eta ardi hazleak

XEDARRIA ETXALDEA

64240 AIHERRA

Jean Paul eta Janbattitt bi anaiak familiako etxaldean instalatuak dira.

Gure ardi buru gorriak urte guzian kanpo bazkan egoiten dira. Hoien elikadura osatzeko etxean berean ekoizturiko zerealak gehitzen ditugu (arto, ogi, baba, zekale, ilar). Eritzen direnean aromaterapia eta homeopatiarekin artatzen ditugu gure kabalak. Ardi troparen erdia 3 hilabeterentzat Pirenioko bortuetara doa.

AOP Ossau Iraty sormarkako gasna idorra ekoizten dugu etxaldeko esne guzia baliatuz. Gure gasnak ontzen dira etxeko gaztegian 4 hilabetez bederen.

Transformazio hortarik ateratako gaxura baliatzeko, euskal zerriak hazten ditugu, gizenduta haragi freskoan saltzen ditugunak. Izan ahatse ala zerri, guhaurek transformatzen dugu etxeko haragi guzia Xuhito Anhauzeko transformazio gela kolektiboan.

Ekoizlearen produktuak