List of products by brand FERME IDOIA

BRAUD Prixka ET Bixente

Erlazainak

IDOIA ETXALDEA

64240 HAZPARNE

Natura, mendi eta ekologiaz pasionatuak giren bikotea gira. Idoia etxaldeak erleen munduan murgildu gaitu.

Lehenik Idoia erranahiaren inguruan, bi hitz : aitzina doana, ziztu bizian. Arras egokia erleaz ari girenean!

Nahiz eta eztia ekoizpen naturala izan ( erleek loreen nektarea xurgatu eta eztia sortzen dute), Erlazauntza Biologikoan dugu etxaldea, eta “Nature et Progrès “ ziurtagirian hautatu dugu, Europako laborantza biologiko araudia baino zorrotzagoa baita.

Barne araudi horrek erleen xurgatze eremua mugatzeaz gain, erlazainaren praktika ere kuadratzen du : Ingurumena babestu, erleen eta jenden errespetuan. Eztia, lore hautsa eta propolia bildu, transformatu eta saltzen dugu. Sasoinen erritmoan hainbat ezti desberdin eginen ditugu urtean.

Biodibertsitatearen zaintza gure lanaren oinarrian izanki, ehundaka arbol landatu ditugu, putzu bat egin, pentzeak loratzerat utzi, eta insektu ta beste animalientzat xokoak antolatu.

Ekoizlearen produktuak