Bere amaren segida hartzerakoan, mahastigintza ez zen mundu arrotza Joanesentzat, ikasketak araberan egin eta 7 urtez Irulegiko koperatiban sotozain egona baitzen.
Ordu arte etxaldeko mahatsak Irulegiko koperatibari salduak baziren, beren ekoizpena balorizatzeko hautua egin dute soto bat plantan ezarriz eta beren arnoak zuzenki salduz. Amama izena emanez, Joanesen amari eta ama lurrari omenaldi egin nahi izan diote.
4 lur sailetan banatuak dituzte mahastiak. 2 Irulegin kokatuak dira, 1 Anhauzen, eta azkena Baigorrin landatu berri dutena. Jastaketan, lur sail bakotxaren berezitasunak agertzen dira.
Irulegiko sormarkako mahats motak dira. Beltzarentzat Bordalesa, Axeria eta Axeri haundia. Xuriarentzat berriz Izkiriota lodia eta Izkiriota ttipia.
Segida hartzerakoan, Laborantxa Biologikoaren hautua egin dute. Eritasuneri eta aldaketa klimatikoari buru egiteko, kobrea, eta sufrearen gain etxean eginiko tisana, pixor eta dekokzioak erabiltzen dituzte baita ere prestakuntza biodinamikoak.