List of products by brand BRASSERIE ARKATZA

Martin Lemaire

Garagardo egilea

ARKATZA GARAGARDOTEGIA

64250 ITSASU

Euskal herrian ekoizturiko zerealei esker Arkatzak garagardoak ekoizten eta saltzen ditu.

Garagardo mota frango proposatzen ditu Martinek. Bere zereal ekoizpena garatu bitartean, beste laborari batzuekin ari da elkarlanean. Gaur egun garagar guzia Behaskaneko Gilen Etcberryren etxaldean ekoiztua da. Lehen aldikotz, negu huntan Martinek bere etxalde propioan 5ha zereala erein berri ditu.

Senperen berriz, plantan ezarri du lupulu ekoizpena. Landareak garatu bitartean, Bidarraiko Gwen Houeixek ekoizten du lupuluaren parte bat Martinen garagardoentzat. Garagardoa osatzeko behar diren osagai guziak (izan etxaldekoak ala beste laborarienak) laborantza biologikoan ekoiztuak edo konbertsio bidean dira.

Proposatuak diren garagardo mota guziak Itsasun sortu duen garagardotegian ekoiztuak dira. 75Zl ko botilak berrerabilgarriak diren heinean, konsignatuak dira. Aste batetik bestera itzultzen ahal dituzue guk errekuperatzeko gisan.

Ekoizlearen produktuak