List of products by brand FERME BELAZKABIETA

OLAIZOLA Panpi eta ITURRALDE Leire
64250 ESPELETA

Panpi OLAIZOLA et Leire ITURRALDE

Ezpeletako biper ekoizleak

BELAZKABIETA ETXALDEA

64250 ITSASU

Mendi gidatzailegotza utzirik Panpi Olaizolak eta Leire Iturraldek familiakoen etxaldeari segida eman diote. Ingurumenaren errespetuan, etxaldean aurkitzen den biodibertsitatea zaindu eta balorizatu nahi dute. Etxaldeko mozkin guziak Idoki eta Laborantza Biologikoan ekoiztuak dira.

Ezpeletako Basaburu karrikan aurkitzen da gure etxaldea. Bertan hazten ditugu Sasi ardi arrazako 100bat ardi kanpoko bazkan eta udan inguruetako mendi sorotan. Neguan zerealek osatzen dute hoien elikadura. Bi urteko atzarkia saltzen dugu salmenta xuxenean.

Azken hiru belaunaldiek bezala, guk ere ezpeletako biperra ekoizten segitu dugu. Hazi hautaketatik landatzeraino eta bilketatik xukatzeraino ekoizten dugun biperra (hautsa eta soka) Ezpeletako biperraren AOParen baitan egina da. Gure ekoizpenen artean Sagarmin sagar eta biper jelera da gure berezitasuna : baliatzen ditugun sagarrak (mota xaharrekoak) gure etxaldeko sagartzetik datoz.

Nire aitatxik garaian landaturiko Itsasuko gereziondoetarik erreximenta ekoizten dugu. Eta etxeko aranondoei esker erreximenta ere proposatzen.

200bat fruituondo landatu ditugu, mota xaharrak atxikiz. Berantago, sagar fresko, konpota eta sagar jusa egiteko helburuarekin. Erlauntza zonbaitzu pausatu ditugu lur inguruetan arbolen polinizazioa sustatzeko asmoz.

Arto Gorria ekoiztua da ere gure etxaldean, irinduta xuxenki ala okindegiei saltzen dugun mozkin bat da.

Mendiaz maitemindurik, gure etxalde eta bortuaren bisitak ere antolatzen ditugu, oinez ala astoz!

Ekoizlearen produktuak