Ahate bularki freskoa (+/- 400 g).

Ahate bularki freskoa (+/- 400 g).

11,50 €
BEZ barne

Ahate bularki freskoa, Idoki. Airerik gabe paketatua. 400 g inguru.

Sabrina eta Julen Lohitzünen plantatuak dira eta etxaldeko Kriaxera ahate gizenak ekoizten dituzte. Kriaxera arrazako ahateekin lan egitea deliberatu dute, bertakoa baita eta, emeki handitzen denez, kanpoan hazteko zinez egokia baita. Laborari hauek kanpoko hazkuntza egun oroz defenditzen dute! Azalaren fineziak harrituko zaitu: gorrituz edo doi bat errez gero, zoragarria da. Bularki hau gorri-gorria da eta gustu anitz du; barna guti egin behar zaio, gustu eta samurtasun guziak adieraz ditzan. Bularki bat bi jenderentzat egoki da. Beti Aintzina bularkien prestatzeko: Azalaren aldean, gizenean hozka batzuk motz, lauki-sare bat marrazteko gisan. Azalaren aldean gatza eta Ezpeletako biperra gehi. Zartagin bat su bizian beroaraz. Azalaren aldea 5 min erretzen utz, haragiaren aldea erregularki jusez bustiz. Urin urtua berreskura. Sua ezti eta azalaren aldean 4 minutuz egosten utz. Bularkia prest duzu! Xerra meheka motz eta zartaginean erre lursagarrekin jan."

Product Details

28 Produktuak

Produktu hau erosi duten bezeroek hauxe erosi dute ere: