Etxaldeko
produktuak
sarean manatzeko

AISE ETA LASTER

Etxaldeko produktuak sarean manatzeko, zinez aise da,
prozedura hau segitzea baizik ez da :

  • Sailetan ibil zaitez (esnekiak, haragia, fruitu & barazkiak, epizeria etab.) eta nahi dituzun produktuak hauta, nahi duzun kantitatean.
Gutieneko eskaera 15€-koa da, eta manatzeko epea asteazken arratsean bururatzen da, gauerditan.
  • Merkatuaren itzulia egina duzularik, saskira sar eta “manatu” botoian klik egin.
  • Kontua sor ezazu, izen-deiturak, helbidea, telefono-zenbakia, helbide elektronikoa eta pasahitza idatziz.
  • Helbidea egiazta, eta banaketa-gunea ala etxerako banaketa hauta (8€-ko gehigarriaren truke, ala 100€-tik goiti kitorik).
  • Banku-txartelez paga, gure segurtasunezko webgunean. Xixtroak.com webgunea cm-cic p@iement sareko ordainketa sistemak segurtatua da. Banku-transakzio osoa CICren Monetico gunearen bitartez egiten da, enkriptaturik. Zure eskaeraren baieztapena mezu elektronikoz eskuratuko duzu, telekargatzen ahalko duzun fakturarekin batean.
  • Ostiralez, banaketa-gunera joatea besterik ez duzu ukanen, emanen zaizun denbora-tartean. Ekoizkinen biltzeko, zure poltsak eramatea galdegiten dizugu.

Arazo bat ordenatzeko? galdera bat?

Gurekin harremanetan zuzenean jar 07 68 99 88 78 zenbakira